Arrasate Musikal

Hezkuntza eskaintza


Espezialitateak

1.maila

  • Tailerra: 4 – 7 urte

2., 3. eta 4. maila

  • Kantuko adarra: Bakarlariak
  • Adar Instrumental sinfonikoa: Flauta, Oboea, Klarinetea, Fagota, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Perkusioa, Biolina, Biola, Txeloa, Kontrabaxua, Saxofoia, Bonbardinoa.
  • Musika herrikoiaren adarra: Txistua, gaita, dantza.
  • Adar instrumental polifonikoa: Pianoa, eskusoinua, kitarra.
  • Askotariko joeren adarra: Baxu elektrikoa, Bateria, Kitarra elektrikoa, taldeak.
  • Dantza: Klasikoa eta garaikidea.
  • Bestelako ikasketa batzuk: Hizkuntza musikala, armonia klasikoa eta modernoa
  • Taldeen praktika

Ikasketa plana

Musika eskolak emango dituen prestakuntza eta gaitasun-mailak lau izango dira:

  1. maila edo harrerakoa, 4tik 7 urtera.

Haurraren nortasunaren garapen orekatua bultzatuko da, soinuen bidez irakaslearekiko eta beste lagunekiko harremanak indartuz. Pausoz pauso hartuko du musika tresna zehatz bat, bospasei urte dituela.

  1. maila edo hasierakoa.

Dena delako musika tresna adierazpenerako beste gai bat gehiago dela ulertu behar du, eta bere nortasuna eta sentsibilitatea garatzeko balio duela. 3 ziklotan banatuko dugu eta ziklo bakoitza bi urtekoa izango da.

Maila honen amaieran, Kontserbatorioko Oinarrizko maila gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortu behar du.

Arrasate Musikalek ziurtagiri ez-ofiziala emango du maila hau bukatzerakoan.

  1. maila edo finkatze maila

Kontserbatorioko maila ertaineko 2. zikloa gainditzen duten ikasleek besteko gaitasuna lortu behar du musika tresnarekin edo kantuan.

  1. maila edo lehentasunezko jarduerakoa.

Ez dauka gaitasun mugarik, ikaslearen gogoak, ahaleginak eta ahalmenak jarritakoa besterik. Gaitasun hori, orokorrean, eskolako taldeetan parte hartuz indartuko da.
Errefortzua hartu duen ikaslea: Ikasleren batek gaitasun, gogo eta aprobetxamendu bereziak agertzen duenean, eta irakasleak horrela uste badu, araututako irakaskuntzan sartu ahal izateko pausuak emango dira.