Arrasate Musikal Musika eskola pribatua da eta 1992ko urriaren 27ko dekretuaren arabera sortua.
Eskainitako hezkuntza musikala arautu gabekoa da; hala ere, unibertsitateko ikasketetarako kredituak lortu daitezke.
Horrekin batera, bokazioa eta gaitasuna erakusten duten pertsonei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta prestakuntza emateaz arduratuko da.
Gaur egun 565 ikasle, 32 irakaslek eta 700 bazkidek osatzen dute.
Irakaskuntza norentzat zuzenduta dago?
4 urtetik aurrera, gazte zein heldu guztiei zuzendua dago.
Zer lortu nahi dugu?
• Arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika eta dantza irakaskuntza eskaintzea, bereziki taldekako musika egin ahal izateko.
• Gizarteak eskatzen duen musika-kulturari erantzuna ematea, musika joera ezberdinak lantzeko aukera ematen.
• Adina kontuan izan gabe zerbitzu hori eskaintzea.
• Musika orokorrago ulertu ahal izateko ezinbesteko diren gutxienezko gai teorikoak ematea, eta hasteko behintzat, ikasleak gaiak sakontzeko premiatik abiatuta.
• Irakaskuntza profesionalean sartzeko aukera ematea ikasleei, gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenei lanbide-ikasketara bideratzeko eta prestatzeko zeregina alde batera utzi gabe.
Arrasate Musikal musika eskolak 1972. urtean hasi zuen ibilbidea 360 ikaslerekin, inongo irabazi-asmorik gabe. Sortzaile eta lehen zuzendaria izan zen Juan Arzamendik, bere ahalegin eta musikarekiko zuen maitasunarengatik Arrasatearrendako kalitatezko eta aukera anitzeko musika eskola sortzeko apustuari heldu zion, ametsa egi bihurtuz.
1975. urtean Juan Arizmendik, ikasleen orkestra sinfonikoa sortu zuen, berezia izan zen, Espainiako estatuko lehen eskola izan zen-eta. Orkestra honek, Espainiako estatuan nahiz atzerrian barrena zabaldu zuen Arrasate Musikalen izena.
Arrasate Musikal 1981 urtean ofizialak ez ziren eskolen artean Euskadiko lehena izan zen oinarrizko mailara arte irakasteko oniritzia jasotzen. Gerora, berriz, araututako erdi mailako ikasketak burutu ahal izan ziren Arrasaten.
1992 urtetik, LOGSE-ren ezarpenarekin, Arrasate Musikal arautu gabeko musika eskola da. Bailaran erreferente izaten jarraitzen du musikan.
Legedia (Urriaren 27 ko 289/1992 dekretua.)
289/1992 DEKRETUA, urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean «Musika-Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena.